Albisteak

Web gune berria martxan!

Garai berriak datoz gure eskolara. Ikasturte honen hasieran irudi berria estreinatu genuen eta bide horretan, orain, web gune berria martxan jarri dugu.

Irakasleek eta gurasoek detektatutako behar komunikatiboei erantzuteko jaio da atari hau. Eskolaren egunerokotasuna erakutsi, beharrezkoak diren dokumentu eta informazioak eskura izan eta gure eskolaren izaera eta helburuak islatu nahi ditu komunikazio proiektu honek.

Web gunearen garapen teknikoa Guraso Elkartearen finantziazioarekin eta laguntzarekin egin da zuzendaritza eta irakasleekin elkarlanean.