Taldea

Allende Salazar Eskolako klaustroa osatzen dugun taldeko kideok norabide berean lan egiten dugu. Gure artean elkar lagunduz eta bakoitzak bere funtzioak betez, eskolako funtzionamendua ahalik eta eraginkorrena izatea bilatu nahi dugu.

Argi dugu talde moduan elkar zaindu behar dugula, gure lanean babesa eta segurtasuna aurkituz. Horrela lortuko dugu hain garrantzitsua den talde sendotasuna eta bertako partaide sentitzea. Horri esker, umeen ongizate eta garapen integrala lortzeko bidea egingo dugu.

Gure eskola ezin dezakegu ulertu ikasle, guraso edota eskolako beste langile guztiak aipatu eta kontuan hartu gabe. Helburua da elkarlanean oinarritutako talde sendo bat osatzea.