Proiektuak

Allende Salazar eskolak proiektu desberdinetan murgildua dago azken ikasturteetan. Proiektu hauek eskolaren norabidea zehazten dute eta eskola berrikuntza desberdinetan sartuta egotea ahalbidetzen dute.

Lan talde desberdinetan banatuta, irakasle zein gurasoen elkarlana eztua da, argi izanik eskola komunitatearen helburua norabide bakarrean doala: esku hartean ditugun ikasleen hezkuntza prozesua ahalik eta esanguratsuena izatea.

Proiektuak

KALITATEA HEZKUNTZAN

Kalitatea Hezkuntzan SAREAK parte-hartze esparru zabala eskaintzen du, ikastetxe bateko hezkuntza-jarduerako eremu nagusiak hobetzeko helburuarekin.

ELEANIZTASUNERANTZ

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hein handi batean hizkuntzetan oinarritzen dela jakina da. Horregatik, Allende Salazar eskolan, euskara ardatz duen sistema eleaniztuna dugu. Hizkuntza propioak eta atzerriko hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proiektua da hau.

ELKARBIZITZA

Lantalde honek eskolako eguneroko elkarbizitza zaintzeko helburuz egiten du lan. Argi dugu seguru eta gustura dauden ikasleen ikasketa prozesua askoz ere esanguratsuagoa dela. Talde honek lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak izan ditzan ikasle guztientzat, berdintasunean eta tratu onean oinarritutakoak.

BIDELAGUN

Ikasleei zuzendutako programa da. Astean 4 orduz, begiraleen laguntzaz, behar duten 5. eta 6. mailako ikasleei eskola orduez kanpo, eguerdian, oinarrizko gaitasunen garapenean hobetzen laguntzeko programa.

AGENDA 2030

Allende Salazar eskolan argi dugu bertako eskola komunitatea inguruaren zaintzaren kontzientzian hezi behar dugula. Horregatik garrantzitsua da guretzat A 20-30 proiektua bizirik mantentzea eta proiektu honen bidez ingurumena zaintzeko ekintza desberdinak egitea. Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzailea, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.

NORMALKUNTZA

Euskararen eta euskal kulturaren transmisioa helburu nagusietariko bat dugu Allende Salazar eskolan. Honi buruz hausnartu eta dinamikak sortzen laguntzeko lan taldea dugu, Normalkuntzarena. Hizkuntza normalkuntza programak (Ulibarri, Nolega) euskararen erabilera zabaldu eta sendotzea du helburu.

IKASTETXEAREN PROIEKTU DIGITALA (IPD)

Helburua proiektua garatzea eta irakasleen trebakuntza digitala kreditatzea da. Horretaz gain, egungo hezkuntza erronkei erantzuteko eta Amara Berri sistemaren gakoetako batzuk indartzeko plana: ikasitakoak plazaratzea, mediatekaren erabilera... Horretarako, umeek, hedabideen erabilera sistematizatu eta plataforma digital ezberdinak erabiltzen ikasten dute (gune birtuala, podcastak, classroom, web orria…).

EUSLE PROGRAMA

Hizkuntza-murgiltze programa da Eusle, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. Mailetan garatzen dena. Euskal Hezkuntza Sistemara etorri berri diren ikasleei eskolako komunikazio-hizkuntza eskuratzeko prozesua errazteko asmoz sortutako programa da.

ORTUA

Sasoian sasoikoa erein eta hainbat elikagairen prozesua aztertzeko eremu bikaina dugu hau.