Albisteak

Sahararen aldeko bilketa

Urtero bezala “Herri sahararren aldeko XX. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena” izeneko kanpaina antolatu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurton ere hezkuntza zentroetara luzatuko da kanpaina. Gure eskola ere kanpaina honekin bat dator eta eskutitz honen bitartez parte hartzera animatzen zaituztegu produktu hauek ekarriz:

BATZEN DIREN PRODUKTUAK:
• Atuna oliotan
• Sardinak oliotan
• Arroza
• Pasta
• Egoskariak
• Azukrea
• Konpresak

BATZEKO EPEA: urtarrilaren 26ra arte

Zure parte-hartzea aurretiaz eskertuz