Albisteak

Piet Mondrianen influentzia, lanetan islatuta

Piet Mondrian artista herberearraren ezaugarrietan oinarritutako lanak sortu dituzte 2. zikloko ikasleek.

Piet Mondrian margolari herbeherearra erreferente bat da artezale askorentzat. Izan ere, 1911an kubismoa ezagutu zuenetik, balio handiko artelanak sortu zituen.

Margolari honen esanetan, lerrozuzenen eta kolore puruen bidez sortu behar da artea. Ezaugarri horien erabilerak “orden kosmikoa” azaltzen duela sinesten baitzuen.

Bere hasiera artistikoari dagokionez, 19. mende amaieran Amsterdameko talde artistiko berritzaileekin batzen hasi zen. Lagun talde horien baitan sortu zituen bere lehenengo margolanak.

Artistaz haratago, pertsona trebea zen herberearra. Horrela, Derrigorrezko Hezkuntzako marrazketa maisu lanetan ere aritu zen.

Mondrianen ezaugarriei helduz, gure 2. zikloko ikasleek, bere estiloko sorkuntzak plazaratu dituzte. Nabarmendutako irudian identifikatu dezakezuen bezala, lerrozuzenekin eta kolore puruekin sortutako lanak dira, eta Tere eta Maiteder irakasleen gidaritzapean sortu dituzte artelanok. Artista hutsak!