Hemen dituzu eskolako neguko menuak.
Menu hauen bidez, goi-mailako jakiak eskaintzeaz gain, eskualdeko ekonomia bultzatzeko konpromesua berresten dugu. Ez hori bakarrik, lehen sektorea suspertzeko ahaleginak ere egiten ditugu, nekazariekin harreman estuak eraikiz.
Gurera ekartzen dituzte jakia, besteak beste, Mendiondo okindegikoek, Bizkaigane esnekietakoek, Ajangizko Aristieta etxekoak edota Iturbe Anaiak harategikoek. Horiez gain, eskualdean euren kabuz ekoizten dituzten pertsonengana ere jotzen dugu. Errigoitiko Maka Jimenez, Muxikako Josu Uruburu, Busturiko Vanesa Valcarce, Ereñoko Asier Urionabarrenetxea, edota Ajangizko Iñigo Garinek.