50 urteurrena

Maiatzak 18: Jaialdi Mundiala

Allende Salazar eskola publikoaren 50. Urteurrena herriaren bihotzean, Pasealekuan, ospatuko dugu Gernika-Lumoko herri guztiarekin batera. Horretarako egun guztiko egitaraua prestatu dugu adin guztietako herritarrentzat:

Egitarau zabala:

Goizeko hamaiketan izango da jaialdiaren hasiera. 11:00etan hasita ume, gazte zein nagusientzako hamaikatxo gauza espero dira. Umeentzako puzgarriak, giza futbolina, Zirku eta musika tailerrak, eskulan txokoa, herri kirolak, Elai Alai eta Ross-en dantzaldiak, tukatukada batukada, skate ikastaroa, kanta-gunea …

Jan eta edateko tokiak:

Pasealekuko arkuetan txosna erraldoia egongo da eguneko lehen momentutik. Horretaz aparte, bertako sasoiko produktuekin egindako janari desberdinak egongo dira, txiki zein nagusiek gozatu dezaten.

Musikaz gozatzeko eguna:

13:30etan GOZATEGI: hamarkadetan erreferente izandako taldeak giroa alaituko du Pasealekuko oholtza gainean.

20:30etan AUDIENCE: musika munduan azken urteetan zer esan handia eman duen Gernikako taldea izango dugu gurekin

22:00etan GATIBU: Euskal Herrian eta kanpoan aurkezpenik behar ez duen goi mailako talde kutuna izango dugu pasilekuan: Gatibu

24:00etan LUHARTZ: ibilbide luzea eta oparoa duen taldearekin amaituko dugu eguna

Allende Salazar Herri Eskolak Gernikar guztiak gozatzera gonbidatzen ditu. Aurrera!