Albisteak

Heriotzaren eta doluaren inguruko hitzaldia, Guraso Elkarteak antolatuta

Heriotzaren eta doluaren inguruko hitzaldi bat eskainiko Txabi Arnal Gilek datorren astelehenean (otsailak 24). 17:0eetan jarri dute hitzordua, musika gelan.

 

Datorren otsailak 24 astelehena, galera, dolua, haurra… eta literaturaren inguruko hitzaldia eskainiko du EHUko irakasle, idazle eta psikodidaktikan doktorea den Txabi Arnal Gilek. 17:00etan hasiko da hitzordua, eskolako musika gelan.

Honako gaiak landuko dira, besteak beste:

– Galera eta dolua umearen heziketaren parte izatearen garrantziaz hausnartuko dugu.

– Umeek heriotza eta dolua ulertzeko dituzten moduak eta beharrak aztertuko ditugu.

– Egoera ezberdinei ahalik eta erantzun egokiena emateko bideak arakatuko ditugu.

– Haur-literaturak prozesu horretarako eskaintzen digun laguntza ere ezagutuko dugu.

Guraso Elkarteak umeentzako zaintza zerbitzua eskainiko du.