Gazteek zein gurasoek mugikorrak erabiltzeko dituzten ohituren inguruan elkarrizketatu du ETBk Guraso Elkarteko presidente Nahia Idoiaga Mondragon.
Euskal Herriko gazteek 4-6 ordu bitartean ematen dituzte egunero mugikorraren aurrean. Horrela dio ETBko ikerketa taldeak atera duen azkenengo txostenak. Ikertzaileek ondorioztatutakoaren arabera, mugikorra erabiltzen pasatzen dute aisialdiko tarte handiena gaur egungo gazteek.
Eskainitako datuen artean aurki daiteke 11 eta 15 urte bitarteko nerabeen artean denek dutela izena emanda sare sozialen baten. Gazteek bakarrik ez; gurasoen erabilpenaren inguruan ere jardun dute ETBkoek.
Estatistika, zenbaki eta ohitura horien inguruan elkarrizketatu diote Allende Salazar Herri Eskolako zuzendari Nahia Idoiaga Mondragoni. Psikologian lizentziatua eta doktorea da Idoiaga, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean irakasle lanetan jarduten du.
Hemen duzue elkarrizketa entzungai: https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/9577423/el-uso-del-movil-en-menores-a-debate/