Jantokia

Eneko Viñuelaren kolaborazioa

Allende Salazarko guraso elkarteak publikatzen dituen menuen esku-orrietan gai ezberdinak jorratzen ditugu. Bigarren hiruhileko honetan elikadura eredu industrialak, gizartean dituen eraginak jorratzen ditugu. Bidezko Elikaduraren EHko koordinatzailea den Eneko Biñuelaren koloraborazio interesgarria izan dugu:

Elikadura ezin da bidegabekeria kausa izan. Gizartea eraldatzeko erreminta bat izan behar du. Osasuna bermatu eta solidaritatea zabaltzeko.

Bizitzaren beste alor batzuetan bezala, elikaduran ere zeharo eraldatu da azken hamarka-detan. Horrela, gure kontsumo ohiturek ez dute zer ikusirik gure amuma eta aititeenekin. 2019 elikagai batek gure mahaietara iritsi baino lehen, batez beste 5000km bidaiatzen du. Hau, Gernika eta Qatar artean dagoen distantzia da. Gaur egun, elikagai bat kontinente batean ekoiztu, beste batean poteratu eta beste hirugarren batean jan daiteke. Sistema honi globalizatutako elikadura sistema deitzen diogu.

Globalizazioa dela eta multinazional gutxi batzuek nekazaritza ekoizpena kontrolatzen dute, baliabide natural asko kutsatuz. Herrialde askotan, nekazari txikiak indarra medio bere lurretatik kanporatzen dira “atzerriko” enpresa hauek bere negozioa “garatu” ahal dezaten.

Sistema honek elikagaiak merkantzian bihurtu ditu, espekulaziorako aktibo eta negozio bihurtuz. Enpresa handi horiek merkatu guztia kontrolatzen dute bere marketin estrategiekin. Gauzak horrela, gure dietaren %70 prozesatutako elikagaiekin betetzen dute. Hau da, populazioaren gizentasun eta gehiegizko pisuaren arazoen oinarria. (Euskadin haurren populazioaren % 28ak gehiegizko pisu-arazoak edo gizentasuna dute)

Horregatik beharrezkoa da elikadura sistema lokalak indartzea. Horrekin bidezko eta iraunkorretaranzko pausoak emateko. Elikadura ezin da bidegabekeria kausa izan. Gizartea eraldatzeko erreminta bat izan behar du. Osasuna bermatu eta solidaritatea zabaltzeko. Allende Salazar-en jantoki eredua bide horretan doa. Eraldaketa nagusiagoak lortzeko aldaketa txikiagoak burutu behar dira.

Nire amumak zioen bezala… janariarekin ez da jolasten.