Albisteak

XIBERUTIK ALLENDERA

Korrika Gernikara hurbiltzen ari da, eta gure eskolan gogotsu bizi dugu! Korrika dela eta, azken asteotan lanketa handia egin dugu: euskararen aldeko ilusioa, elkarlana eta sormena uztartuz. Horren adibide da ondorengo koreografia eta dantza, ikasleekin elkarlanean ikasi eta sortu duguna. Elkarrekin sortu, elkarrekin gozatu! Eman dezagun pauso bat gehiago euskararen alde! 💚