Pribatutasun politika

Politika hau gure weba erabiltzen dutenak informatzera zuzendua dago.

Zein da dokumentu honen helburua?
Indarrean dagoen Datu Pertsonalen Babesari buruzko araudia eta, batez ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu webgune honen bidez ematen dizkiguzun edo cookie-en bitartez gorde daitezkeen datu pertsonalak tratatuko dituela, jarraian adierazten diren helburuekin.

Zein da datuen arduraduna?
Allende Salazar lhi
Zearreta 11 48300 Gernika

Zertarako tratatzen ditugu datuak?
Ematen diguten informazioa tratatzen dugu helburu espezifiko bat kudeatzeko. Datu pertsonalen tratamendua eskatzen duten helburu espezifikoen eremuan burutzen diren ekintzen artean, honako hauek identifikatzen dira:

-Eskatzen diguten eskaera eta galderei erantzun

Ez da erabaki automatizaturik hartuko, bidalitako datuak oinarri hartuta.
Jasotako datuak bakarrik tratamenduaren helburua eta kasu berezi bakoitzean indarrean dauden legeak betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira.

Jasotako datuak ez dira hasieran adierazitako beste tratamendu ezberdinetan erabiliko, interesdunaren aurretiko baimena lortzen baldin ez bada.

Oro har, ez dira maila bereziko datuak tratatzen. Mota honetako datuak egin behar den tratamenduagatik beharrezkoak izanez gero, interesdunaren aurretiko baimena eskatuko da eta horretarako aurreikusita dauden segurtasun neurri bereziak hartuko dira.

Honekin batera, eta gure web orriari dagokionez:
Gure webgunearen bidez Harremanetarako emandako baliabideak eman dizkiguzun edonolako kontaktu, zerbitzu, informazio, zalantza, iradokizun edo erreklamazio eskaerei erantzuteko erabiliko dira.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Jasoak izan ziren helburuak bete arte gordeko ditugu.
Ondoren, datuen erabileragatik egon daitezken kexa eta erreklamazioak ebatzi arte.

Segurtasuna
Tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak hartu ditu eta bere eskuetan dauden baliabide eta neurri tekniko eta antolatzaile guztiak abiarazi ditu, emandako datu pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko atzipena eta lapurreta saihesteko.

Nori emango dizkiogu zure datuak?
Legeak behartzen ez badu, datuak ez dira bitartekoei jakinaraziko. Hauxe beharrezkoa izanez gero, zure baimena eskatuko dizu.

Nola egikaritu ditzazket nire eskubideak?
Nahi duenak galdetu dezake bere datu pertsonalak tratatzen diren ala ez. Horrez gain, Datuak
Babesteari buruzko Araudi Orokorraren arabera, interesdunak eskubide hauek ditu:

  • Bere datuak atzitzeko.
  • Bere datuak zuzendu edo ezabatu daitezela eskatzeko.
  • Bere datuen tratamendua mugatzeko.
  • Bere datuak eramateko.
  • Bere datuen tratamenduari uko egiteko.

Ahal bezain laster erantzungo diegu zure eskaerei, gehienez ere eskaera jaso eta hilabeteko epean. Beharrezkoa den kasuetan, epe hori bi hilabetekoa izan daiteke, eskaera kopuruaren eta horien konplexutasunaren arabera.

Aipatutako eskubideak erabiltzeko, interesdunak idatziz eskatu beharko du, 014308aa@hezkuntza.net helbide elektronikoan edo Zearreta 11 Gernika helbidera idazkia bidalita.

Zalantzaren bat izanez gero, Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bitartez: 014308aa@hezkuntza.net

Interesdunak erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (AEPD), hura arduratzen baita Espainian datuen babesa gainbegiratzeaz eta kontrolatzeaz.