Mendi Taldeak Zumaian emango dio amaiera ikasturteari. Doako autobusa antolatu du Guraso Elkarteak, eta ekaianren 19a baino lehen eman beharko da izena.
Eskola Komunitateak Allende Eguna ospatu zuen bezala, Mendi Taldeak ikasturtea agurtzeko irteera paregabea prestatu du domeka honetarako (ekainak 22). Oraingo honetan, egun osoko txangoa antolatu dute, ia guztia Gipuzkoako kostaldetik osatuko dena. Zumaian hasi, Elorriagara iritsi eta irteera herrira itzuliko da Allende Salazarreko tropela.
Joan-etorria autobusez egingo da eta doakoa izango da eskolako Guraso Elkartearen laguntzari esker. Autobuseko plazak, baina, mugatuak dira, eta izen-ematearen ordena errespetatuko da.
Txangoaren euskarria ibilaldia izango bada ere, martxa bukatuta familiek Zumaiaz gozatzeko aukera izango dute. Hau da, denbora librea izango da.
Hauek dira txangoaren ezaugarriak:
– Irteera: 10.00 Allendetik (Mestikako aldapa)
– Itzulera: 18.00 Zumaia autobus geralekutik.
– Ibilbidea: 11 kilometro gutxi gora beherakoa izango da.
KONTUAN IZATEKO:
– Txango hau egiteko, Allendeko Guraso Elkarteak autobus bat jarriko du . Beraz, ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea ekainaren 19a baino lehen erantsitako formularioa betez.
– Plazak mugatuak direnez, eskertuko da izena ematerako orduan konpromezu eta seriotasuna, jentea leku gabe eta autobusean jarleku librerik geratu ez dadin. Hala ere arrazoitutako bajaren bat egongo balitz, ahalik eta bizkorren abisatu mendi taldearen emailera.
– Haurrek guraso bat edo pertsona nagusi batek lagunduta joan behar dute.
– Mendirako oinetako egokiak eraman.
– Ez ahaztu bainujantzia, toalla… bainatzeko aukera egongo da eta.
– Izan daiteke baldintza klimatologikoengatik edo beste arrazoiengatik txangoa bertan behera utzi beharra izatea. Kasu horretan informatuak izango zarete.
-Edozein komunikazio edo jakinarazpenerako jar zaitezke gurekin harremanetan email honen bitartez: allendemenditaldea@gmail.com
IZEN EMATEA: https://forms.gle/D685rJqtYVgjAcmJ6