Albisteak

ZERUA LAPURTU DUTE

Jakinarazi nahi dizuegu Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Gernikan izango direla apirilean.

Ikuskizuna: “Zerua lapurtu dute”
Eguna: Apirilak 19, igandea
Ordua: 11:30ean
Lekua: Jai Alai frontoian (Gernika-Lumo)

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorerekin batera, unibertsoaren sekretuen eta izarren bila abiatuko gara abentura honetan. Eskola publikotik, elkarlana eta gure herriko baloreak sustatuz, herrira zabalduko den saioa izango da.

SARRERAK GAURTIK AURRERA eskuratu ahal izango dira:

Non: Allende Salazar eskolako idazkaritzan edo online katxiporreta.eus webgunean.
Prezioak: Helduak 10€ / Umeak 6€.