Jantokia

Udazkeneko menuak 2024

Ikusgai dituzue Allende Salazarren udazkenean eskainiko diren menuak.

Eskuaragarri dituzue Allende Salazarreko Jantokian urria eta abendua bitartean izango dituzten menuak. Nutrizionista batek diseinatutako menuak dira, beti ere “erakundeen gomendioak” jarraituz, eta “umeen elikadura ohiturak kontutan hartuta”.

Jakin dakizuenez, gure jantoki ereduak tokiko ekonomia bultzatzea, ingurugiroarekiko errespetuan oinarritzea eta elikadura osasuntsua eskaintzea dauka helburutzat. Hortaz, menu guztiak balio horietan oinarrituta sortu dira.

Menu hauen bidez, goi-mailako jakiak eskaintzeaz gain, eskualdeko ekonomia bultzatzeko konpromesua berresten dugu. Ez hori bakarrik, lehen sektorea suspertzeko ahaleginak ere egiten ditugu, nekazariekin harreman estuak eraikiz.

Gurera ekartzen dituzte jakia, besteak beste, Mendiondo okindegikoek, Bizkaigane esnekietakoek, Ajangizko Aristieta etxekoak edota Iturbe Anaiak harategikoek. Horiez gain, eskualdean euren kabuz ekoizten dituzten pertsonengana ere jotzen dugu. Errigoitiko Maka Jimenez, Muxikako Josu Uruburu, Busturiko Vanesa Valcarce, Ereñoko Asier Urionabarrenetxea, edota Ajangizko Iñigo Garinek.

Gainera, aurreratzen dizuegunez,  abendutik aurrera hilabete hasieran gogoraraziko zaizue hilabeteko menua.