Albisteak

Eskolako ordutegi aldaketa onartu da

Zorionak eta eskerrik asko bozketa honetan izan den parte hartze handiagatik (% 92,8).

Eskolako zuzendaritza taldeko eta guraso elkarteko ordezkariek ordutegi aldaketaren proposamenaren bozketa zenbatu ondoren, % 92.8ko parte hartzearekin, hauek dira emaitzak:

BOZKA BALIODUNAK

BAI  –  612  –  67,48 %
EZ –  285 –  31,42 %
ZURIAK –  10 –  1,10 %
GUZTIRA –  907 –  100,00

Emaitzak aztertuta, bozken bi heren (% 66,66) baino gehiago baiezkoa izanik, ordutegi aldaketa onartzen da 2024/2025 ikasturterako. Eskola komunitatea zoriondu nahi dugu izandako parte hartzeagatik. Beste behin, eskolarekiko dugun konpromisoa agerian gelditu da.

Elkarrekin eskola eraikitzen