50 urteurrena

Martxoaren 2an Bertso Bazkaria Allenden

50. urteurrenaren ospakizunak hastera doaz!

Horretarako, martxoaren 2an Bertso Bazkaria ospatuko dugu Allende Salazar Eskolan. Hurrengoa izango da egun polit horretako egitaraua:

-13:00etan bertso Vermouth-a. Allende Eskolan urteetan Bertsolaritza irakaslea den Ander Elortegi eta eskolako ikasle ohia den den Koldo Gezuragaren bertsolarien eskutik.

-14:30etan bertso bazkaria Mailaen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariekin.

Guzti hau Allendeko sukaldean prestatutako janariarekin lagunduta. Hasteko, Bertso Vermuthean pintxoak dastatuko ditugu eta ondoren Allendeko ikasleek jaten duten janariaz osaturiko menu paregabea gozatzeko aukera izango dugu. Ekologikoa, bertakoa eta sasoikoa!

Ez galdu aukera paregabea!

Sarrerak erosi

ADI EGON. SARRERA MUGATUAK DIRA ETA!