Albisteak

Libe Arriaga, gure eskolako ikaslea, futboleko Euskal Selekzioak deitua

12 urte azpiko Euskal Selekzioak Libe Arriaga gure ikaslea hautatu du. Zorionak, Libe!

Allende Salazarreko ikasle Libe Arriaga Euskal Selekzioarekin deitua izan da. Atzo, azaroak 25, Orozkoko Ibaiondo futbol zelaian batu ziren 12 urte azpiko 23 neska, eta tartean izan zen Allende Salazar taldean jokatzen duen Libe.

Hautaketa honek ezin hobeto erakusten du laguntasunean, errespetuan eta enpatian oinarritzen den kirol eredu batek lehiakortasuna ere bilatzen duela. Azkenengo urteetan, gure jokalarien hobekuntza bilatuz, martxan jarri ditugun teknifikazio saioek euren emaitzak eman dituzte.

Euskal Selekziotik jasotako dei honek Allende Salazarren martxan dugun ereduan oraindik gehiago sinisten bultzatzen gaitu. Futbola, eta kirola, lehiatik askoz haratago doazelako.

Aupa zu, Libe!

Deialdia eta entrenamentuko argazkiak:

Iturria: Euskadiko Futbol Federakundea.