Gaur, Emakume Zientzialariaren Eguna ospatzeko, gure eskolan elkarrizketa berezi bat egin dugu. Gure ikasle ohia den June Olazar Intxausti izan da gonbidatua. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia fakultateko Biokimika eta Biologia Molekularra sailean doktorego ikaslea da.
Elkarrizketa 5. eta 6. mailako E taldeko ikasleek egin diote, eta gainerako ikasleek beren geletan entzun dute. Junek bere ibilbide akademikoa, ikerketaren garrantzia eta zientzian emakumeek duten rola azaldu dizkie ikasleei, oso modu hurbil eta interesgarrian.
Esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat, eta zientziarekiko jakin-mina pizteko aukera bikaina eman digu, batez ere nesken artean erreferente femeninoak ikusarazteko.