Albisteak

Inoiz baino presenteago ditugu

Jadanik gure artean ez daudenak gogoratu dituzte Allende Salazar Herri Eskolako ikasleek. “Beti gure bihotzean” dinamikaren bitartez, gure artean ez daudenak omendu dituzte ikasleek.

Dakizuen bezala, azaroaren 1ean, Domu Santu eguna izan zen. Allende Salazar eskolan, maite ditugun hildakoak gogoratzeko eta heriotzari buruz kontzienteki berba egiteko dinamika bat egin genuen: “Beti gure bihotzean”. Eskolan zehar jarritako bihotzak maitasunez bete genituen, jada gure artean ez dauden baina bihotzean ditugunekin.