Bizikidetza

Indarkeria prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko protokoloaren aurkezpena

Allende Salazar Guraso Elkarteak Haurrak Babesteko Batzordea dauka. Berorrek indarkeria prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko protokoloa sortu zuen, eta hurrengo lerroetan azaltzen zaizkizue horren zehaztasunak.

Marra gorri gutxi ezartzen ditu Allende Salazar Herri Eskolak, baita bere Guraso Elkarteak ere. Gutxi horien artean agertzen da, besteak beste, indarkeria. Historikoki, leku guztietan horrela izan ez den arren, umeen arteko indarkeriak ez du berebiziko jazarpenik izan. Baina hori bukatu da. Eta horretarako, Guraso Elkarteak kirolean eta aisialdian haurrek jasaten duten indarkeria prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko protokoloa sortu zuen.

Helburu mordoa dituen arren, laburbilduta, indarkeriarik gabeko espazio seguruak sortzea, aniztasuna eta diskriminaziorik eza bermatzea, eta haurren parte-hartze aktiboa sustatzea bilatzen ditu protokolo honek.

Protokoloa sortu aurretik, indarkeria bera definitu eta sailkatzeko lanketa bat abiatu zuen Haurrak Babesteko Batzordeak. Bertan, hiru indarkeri mota bereizten dira: Nork bere buruari eragindako indarkeria, Pertsonen arteko indarkeria, eta Testuinguruko indarkeria. Azkenengo hori modu zeharkakoagoan agertzen da, eta kirola eta aisialdia garatzen diren ingurunearekin edo egoerarekin du zerikusia. Instalazio desegokiak, haurrak babesteko araudirik eza, prestakuntzarik eza…

Indarkeriari gabeko gune seguruak sortzeko helburuari jarraituz, gune horiek nolakoak izan behar ziren zehaztera pasa ziren. “Tratu psikologiko eta emozional ona eskaintzen duen espazioa, indarkeriarik, abusurik edo esplotaziorik gabea, eta pertsonen portaera eta ekintzak giza eskubideen errespetuan oinarritzen direna”. Horrela definitzen du gune seguru protokoloak.

Indarkeria ekiditeko lanetan berebiziko garrantzia dute prebentzio lanek. Horretarako, Guraso Elkartetik haurrak babesteko ordezkari bat eta haurrak babesteko batzorde bat izendatu zuten. Ez hori bakarrik, izan ere, inplikatutako eragile guztientzako berariazko araudia ezarri, eta protokoloak egin zituzten.

Protokoloaren puntu garrantzitsueteako bat da indarkeria kasu bat hautematean jarraitu beharreko pausuak. Allende Salazarraen, adingabe baten aurkako indarkeria-egoera bat edo indarkeria-zantzu bat hautematen edo pairatzen duen edozein pertsonak egoeraren berri emateko betebeharra du. Egoera horren aurrean, protokoloa martxan jartzen da.

Jakinarazpenen erregistro bat egon beharko da, eta bertan jasoko dira jakinarazpenen datu guztiak. Honako urratsak dira jarraituko direnak:

a) Indarkeria-egoera bat ezagutzen duen edo susmoa duen edonork jakinaraziko
dio Haurren Babeserako Ordezkariari egoera hori eta horri buruz duen informazio
guztia.

b) Haurren Babeserako Ordezkariak hiru egun balioduneko gehieneko epean hasi-
ko du prozedura, laguntza- edo kexa-eskaera jasotzen duenetik zenbatzen hasita.

c) Haurren Babeserako Ordezkariak erreklamazioaren xede den pertsonari egozten
zaion jokabide iraingarria jakinaraziko dio.

d) Haurren Babeserako Ordezkariak egoki iritzitako kautelazko neurriak hartzea
proposatuko dio organo eskudunari, akusazioaren edo kexaren larritasuna kontuan
hartuta.

e) Haurren Babeserako Ordezkariak txosten bat egingo du bildutako informazioare-
kin, eta agintarien esku jarriko du, hala badagokio, dagozkion jarduketak egin ditza-
ten.

f) Protokolo honetan jasotako indarkeria-egoera batzuk Zigor Kodean delitu gisa
tipifikatuta daudenez, salatzaileari jakinaraziko zaio dagokion agintariengana jo de-
zakeela. Kasu horretan, edozein instantzia administratiboren edo judizialen aurrean
horretarako jar daitezkeen akzioetako bat bezala jarriko da abian.

g) Jakinarazpena itxiz gero, itxiera-txosten bat egingo da, gertaerak jasota uzteko.

Protokoloaren zehaztasun guztiak ezagutu nahi dituenak, hemen dauka hori kontsultatzeko aukera.