HAURREN 2026KO URTARRILEKO IZEN-EMATE ALDIA
Urtarrileko izen-emate aldia, urtarrilaren 1etik 10era, biak barne, online nahiz aurrez-aurre.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Jakitera ematen dizuegu Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak 2025eko martxoaren 12ko 05/03-2025 ERABAKIAREN bidez onartutako 2025-2026 ikasturteko haurren onartze arauen lehentasun-irizpideak eta egutegia atalaren barruko onartze irizpide orokorretan aldaketak egin dituela (03/11-2025 ERABAKIA, 1.9 eta 1.11 puntuak). Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: urtarrilaren 1etik 10era
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: urtarrilaren 20a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: urtarrilaren 21a
d) Eskaerari uko egitea: urtarrilaren 22ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: urtarrilaren 23a
Haurren hasiera-data haurreskolan: otsailaren 2a
Informazio gehiago: www.haurreskolak.eus/index_informacion
