1000 lagunen langa pasata, izugarrizko giroa piztu genuen atzokoan Jai-Alai pilotalekuan.
Astelehen gogorra da gaurkoa. Aje emozionalarekin izartu baitgara eskola komunitatea sortzen dugunok. Espektatiba altuak bagenituen ere, ikaragarria izan zen atzo Jai-Alai pilotalekuan bizi genuen goiza. Bihotzez, eskerrik asko bertara hurbildu zineten guztioi!
Katxiporreta taldeko pailazoek hankaz gora jarri zuten Jai-Alai pilotalekua. Bertaratutako guztiek dantzan, barrezka eta kantuan bukatu zuten jaialdia, eta umeek ez zuten irrifarrea galdu ikuskizunak iraun zuen bitartean. Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia!
1000 lagunen langa pasata, giro beroa sortu zen Jai-Alain, eta horrek eskola komunitatea inoiz baino indartsuago dagoela erakusten digu. Horrelako ekitaldi batek atzetik duen lana ezerezean geratzen da zuen erantzun aparta sentitzean. Bide horretatik, derrigorrezkoa zaigu atzokoan ere bolondres lanak egin zituzten guztiei eskerrak ematea. Ze politak diren elkarlanean pasatako goizak!
Euskaraldiari keinu.
Ahobizi eta Belarriprest. Ahal duenak, lehenengoa; nahi duenak, bigarrena. Euskaraldian parte hartzeko izen-emate prozesua martxan dagoen garaiotan, behar-beharrezkoa iruditu zitzaigun euskararen aldeko herri proiektua bultzatzea. Gauzak horrela, atzokoa aldarrikapenetarako testuinguru ezin hobea genuen. Euskararen alde lan egin duten artistaz inguratuta, gure aletxoa jartzeko aprobetxatu genuen.