Albisteak

Euskarri digitaletan euskarak daukan tokiaz arituko dira

Euskarak euskarri digitaletan bizi duen egoeraz arituko dira Mikel Eizagirre eta Patxo Larrinoa, astelehenean.

 

Datorren astelehenean, abenduaren 16an, euskarazko eduki digitalen inguruko hitzaldia eskainiko du eskolako guraso den Mikel Eizagirrek, Patxo Larrinoarekin batera. Hitzaldiarekin batera, Pantailak Euskarazek estreinatu berri duen dokumental labur bat proiektatuko da. 17:00etan hasiko da hitzaldia.

Guraso Elkarteak, gainera, umeen zaintza zerbitzua esakiniko du hitzaldiak eta proiekzioak iraun bitartean.