Allende Salazarrek euskara urteko 365 -edo 366- egunetan babesten badu ere, abenduaren 3 beti izaten da data berezia. Horrela, eskolak Euskararen Eguna ospatzeko egitarau berezia prestatu du.
1949ko abenduaren 3an, mugarri bat ezarri zen Euskal Herrian. Ordutik aurrera, urteko egun hori Euskararen Egun bezela hartu dugu euskaldunok, eta efemeridea aitzaki hartuta, euskakaren aldeko mezuz apaintzen dira han eta hemengo izkinak. Allende Salazarren ere bat egiten dugu egun honekin, gure filosofia erabat aldentzen den arren egun honek hartu duen itxurarengandik. Izan ere, egun batean -abenduaren 3an- batzen dira gure hizkuntzarekiko indar guztiak, eta guk 365 (edo 366) egunetan berresten dugu euskarekiko dugun konpromiso sutsua.
Abenduraren 3ko olatura igota, Allende Salazarren “Euskara harrotzen” leloa hautatu dugu eguna ospatzeko. Harrotu hitzak zenbaitetan hartzen duen sentsu txarretik aldendu, eta terminoaren alde goxoarekin lotu nahi dugu euskara. Alegia, handitu, goratu, zabaldu, altxatu, puztu edota balioan jarri. Hori da euskararekin egin nahi duguna.
Euskararen handitasuna zabaltzeko asmoz, pauma erreala aukeratu dugu mezulari lanetarako. Hortaz, animalia horren mugimendua imitatuz, muralak sortu dituzte ziklo bakoitzeko ikasleek. Izan ere, hegoek duten mugimendu berean ikusi nahi dugu euskara, han-hemenka.
Zentro bezala ezartzen ditugun lehentasunen artean dago euskararen zainketa, zein sustapena. Hortaz, eskola bezala, gure hizkuntza babesteko hainbat helburu zehaztu genituen. Horien artean aurkitzen dira, besteak beste, euskararekiko atxikimendu positiboa sortzea, euskararen transmisioan eragitea, euskararen balio kulturala gogoraraztea, edota digitalizazio eremuan euskara lehenestea.
Helburu horriek jarraitzeko asmoz, urtean zehar hainbat jarduera berezitan parte hartzen dugu. Horietako bat da, esaterako, AEK-k herri mailan antolatzen duen Ezetz Jakin lehiaketan parte hartzea. Euskararen Egunean udaletxe parean egiten den 11 orduko irakurraldian ere izaten gara.
Egun bereziez gain, euskara bermatzeko proiektu desberdinetan parte hartzen dugu. Ulibarri Programa ikastetxeen hizkuntza normalizazioaren gaineko programa da. Hezkuntza Sailak 1996-1997 ikasturtean jarri zuen martxan eta, une honetan, EAEko 400 ikastetxe inguru ari dira programan parte hartzen. Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri programaren helburu nagusia EAEko ikastetxeetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da, ikastetxeen eguneroko jardunean, esparru guztietan eta hezkuntza komunitate osoa aintzat harturik. Allende Salazarren programa horretan parte hartzen duen irakasle bat dugu, zeinek formakuntzetan ikasitakoa eskolan zabaltzeko ardura duen. Ei zu… Beittuizu, edota eskola hiztun bila jardunaldietan ere parte hartzen dugu, besteak beste.
Helburu nagusia, baina, irakasleek ez ezik, ikasleek ere euskara bultzatzen ikustea da. Horretarako, gaztetxoek hainbat ekintza desberdin osatzen dituzte urtean zehar. Horien artean ditugu, esaterako, irratia, ikasleek egindako aldizkariak, 3. ziklokoek jasotzen dituzten bertsolaritza eskolak, euskal dantzen sustapena, ipuin lehiaketa, idazle desberdinen hitzaldiak, euskaraldia, edota antzerkia.
Azken horren bidez, alegia, antzerkiaren bitartez, euskaraz komunikatzeko trebetasunak garatzeaz gain, ikasleen prestakuntza integrala lortzen ahalegintzen gara, baita ikuspegi inklusiboa lantzen, edota generoaren alderdia kontutan hartzen.
EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA.
Gauzak horrela, Euskaren Eguna behar bezala ospatzeko asmoz, egun osoko egitaraua prestatu dugu eskolan.
Goizean, euskararen aldeko abestiek girotu dute ikasleen etorrera. Ostean hasi dira irratsaio bereziak edota Haur Hezkuntzako ikasleen euskarazko abestiak. Goizak aurrera egin ahala, txikienek Herri Kirolak egin dituzte, eta Lehen Hezkuntzakoen ariketa desberdinak egin dituzte ikasgeletan.
11:00ak aldera, argazkiak aterata ditugu pauma errealen hormairudietan, eta 3. ziklokoek bertsoak bota dituzte portxeen teilatuopean. Arratsaldean, Herri Kirolak izan dira protagonista nagusi.