Bizikidetza

Eguerdietan olgetan proiektua

Proeiktuaren helburu nagusiena gure seme-alabei COVID-19ak guztiz baldintzatutako ikasturte honetan kalitatezko hezkuntza, zaintza eta aisialdi momentuak eskaintzea da.

 

Bereziki eguerdietako aisialdi momentuagatik arduratuta gaude, izan ere gure haurrek espazio oso mugatuan eta baliabide oso gutxirekin moldatu behar izan dute. Honi aurre egiteko “Eguerdietan olgetan” dinamika martxan jarri dugu.

Bertan aditu talde batek egoeraren analisia egin ostean, egungo segurtasun neurriak betez umeentzako aproposak diren dinamikak, materialak eta hezitzaileentzako gaiari buruzko formazioa eskainiko dizkigute. Jada martxan ditugu, eguneratzen joango garen jolas kutxa eta jolas katalogoa talde burbuila bakoitzarentzat eta apurka-apurka jolas dinamika berriak gehitzen joango gara.

Jolasa gure txikien osasunerako funtsezkoa da eta berau kalitatezkoa eta hezitzailea izatea da “Eguerdietan olgetan”-en bidez lortu nahi duguna. Eskerrik asko guztioi, bereziki jantokiko hezitzaileei, horrelako dinamikak posible egitearren!