Abenduaren 22an, gabonetako jaiotza jarriko dute Iluntzarren Goiz-Zale eta Allende Salazar Mendi Taldekoek. Abenduaren 16a orduko eman behar da izana txangoan.
Ohitura egunak. Han eta hemen. Era guztietakoak, baita mendira joatekoak ere. Bai, gabonetaz ari gara. Abendu bukaera aldea iritsi, eta urterik-urte bizirik jarraitzen duten ohiturak bueltatzen dira. Horietako bat da Goi-zale Mendi Taldearekin batera, Allende Salazarreko Mendi Taldeak abenduan Iluntzarrera egiten duen txangoa.
Aurton, abenduaren 22an, igandez igoko dute Nabarnizeko mendia. Urtero bezala, mendizaleen artean gabonetako jaiotza txiki bat jarriko dute mendi gainan, eta bertan, gabon kantak abestuko dituzte elkarrekin.
Abenduko txangorako autobusak jarri ditu Gernika-Lumoko mendi taldeak. 09:00etan abiatuko dira Gernika-Lumoko autobus geltokitik, Iparragirre kalean dagoenetik.
Txangoan parte hartu nahi duenak, abenduaren 16a baino lehen eman beharko du izena. Zorionez, denentzako tokia izango da, izan ere, autobusak parte hartzaileen arabera jarriko baitira. Gainera, ez da ezer ordaindu beharko.
Haurren kasuan, joan nahi duenak, guraso batek edo pertsona nagusi batek lagunduta joan beharko du.
Abenduko egun horietan gure herrian hotz egiten badu, imajina ezazue tontor puntan… Horrela, arropa egokia eramateaz gain, motxilan gorro bat sartzea ere gomendatzen dute antolatzaileek.
Egoera klimatologikoak baldintzatuta, txangoa bertan behera utzi beharko balitz, arduratuko dira antolatzaileak abisatzeaz.
Animatu zaitezte familia eta lagunekin mendiaz gozatzen!
Kartela: