Albisteak

Osasun mentala, erdigunera

Gaur, urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Efemeride hori aitzakitzat hartuta, osasun mentalaren inguruko erreportai bat lantzea erabaki dugu. Lan honen bitartez, gainera, Lehen Hezkuntzako ikasle batzuekin gaiaren inguruko lanketa bat egiteko aukeraz gozatu dugu.

Mundua aldatzen doan heinean, gizakion usadio, erabaki eta pentsaerak ere aldatzen doaz. Pertsona gehienek, baina, iraganean gertatutakoa(k) miretsi eta goraipatzeko ohitura txarra dute. Eskerrak, baina, esan bezala pentsaerak aldatzen doazela. Hala izango ez balitz, osasun mentalak tabu izaten jarraituko lukeelako. Gaur, urriak 10, Osasun Mentalaren nazioarteko eguna ospatzen da, eta aitzakia baliatuta, gaiaren inguruko erreportai bat prestatu dizuegu.

Orain arteko pentsaeren arabera, pertsonen ongizatea haien egoera fisikoaren arabera neurtu izan da. Hau da, gizarteak ezarritako kanonetara egokitzen diren gorputzak osasuntsutzat jotzen dira, eta molde horretan sartzen ez direnak aldaketaren presioa sentitzen dute.  Egoera hori neurtzeko prisma, baina, aldatzen ari da, eta azken urteotan gure gizartean osasun mentalarekiko kezka handituz doa

Mende hau hasi arte, gutxi gorabehera, eta beti horrela ez zen arren, gaixotasun mentalen bat zuten pertsonek hori ezkutatzeko joera izaten zuten. Poliki-poliki bada ere, azken urteotan gaixotasun horiek ikusgarritasun handiagoa lortu dute, nagusiki osasun-profesionalei esker. Gaixotasun horien inguruko informazio gehiago izateaz gain, horiek dituztenei nola lagundu diezaioguken irakasten pasa dituzte orduak eta orduak profesional horiek.

Funtsezkoa da osasun mentalari buruz hitz egitea, eta ahal bada, txikitatik hastea. Honek egoera eta arazoak normalizatzen laguntzen du:  ahal den heinean, erosotasunetik hitz eginda, eta gaiaren inguruko informazioa izanez. Azken finean, mundu honetan inor ez deko bestea baino gehiago, hobeagoa edo bereziagoa. 

Irakasleek beti saiatu izan dira ideia hori gazteenei helarazten. Eta azken urteotan informazio gehiago eta tresna gehiago eman zaizkie gai horiei buruz hitz egiteko, eta nola landu behar diren ulertzeko. Izan ere, esaterako, eskola-jazarpenak (bullying) osasun mentaleko arazoekin lotura estua dauka. Londresko King’s College unibertsitate ospetsuak egindako ikerketa batek dioenez, eskola-jazarpenak haurren garunean aldaketak eragiten ditu, eta horrek osasun arazoak sor ditzake.

Psikologoaren figura, gero eta baloratuagoa

Osasun fisikoarekin arazoak ditugunean medikuarengana jotzen dugun bezala, osasun mentalarekin arazoak ditugunean psikologoarengana jo beharko genuke. Zorionez, gaur egun normaltzat jotzen da laguntza psikologikoa jasotzea. Hala ere, testuinguru horretara iristea oso zaila izan da. Urte askotan, osasun mentalaren profesionalen laguntza bilatzen zutenak zorotzat hartzen ziren. Pertzepzio hori aldatzea izan da gai hauetaz normaltasunez hitz egitea ahabildetu duen gakoetako bat.

Erreportaje honen helburuetako bat izan da eskolako haurrek gai honi buruz zenbat dakiten ikertzea, gure gizartean osasun mentala tratatzeko moduaren bilakaeran oinarrituta. Horretarako, Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzeko gela bat aukeratu dugu, eta honako galdera hau helarazi deigu: “Bota ezazu osasun mentalarekin lotzen duzun hitz edo esaldi bat”.

Ondorioak nahiko argiak diren, horiek zuek eraikitzera animatzen dizuegu. Horretarako, sare sozialetan eskegi dizuegun ikus-entzunezko pieza uzten dizuegu. Bertan, umeek idatzitako esaldi eta hitzak aurkituko dituzue.

Euskarazko esteka: Ikusgai

Gaztelanierazko esteka: Ver ahora