Albisteak

Zerua ez bezala, itzulera koloretsua!

Itxaronaldia luzea egin zaigun arren, Allende Salazar Herri Eskolako ikasleak bueltan dira. Lehenengo eguneko urduritasun, irrifarre eta besarkadek kolorestatu dute estreinako eguna.

Hodeiek eguna gris bihurtu nahi izan duten arren, umeen irrifarreak kolorestatu digu 2024/25 ikasturteko lehenengo eguna. Itxaronaldi luze baten ostean, gure ikasleak ikusteaz ezin pozago gaude! Zelan ez gara poztuko ba, udan zehar hiruzpalau alditan ikusi diren umeak besarkada batekin berrikusten direnan? Horrek ematen digu bizia!

Gure ikasle guztien itzuleraz gain, gaurkoan berriei ongi etorria emateko aukera paregabea izan dugu. Lehenengo aldietako urduritasun hori bat-batean desagertu da klasekideak ezagutzearekin bat; eskola honetan sortzen diren harremanak urduritasun guztien gainetik daudelako! Gaur iritsi zaizkigun horiei bidai eder eta oparo bat opa dizuegu gure eskolan.

24/25 ikasturte honetan ere, inoiz baino gehiago gainera, elkarlana, errespetua eta besteen azalean jartzeko gaitasuna indartu nahi ditugu. Erronka horiek denon artean abiatzen ditugu, eta familia hau sortzen dugun kide orok dugu erantzunkizuna lan horretan; gure misioak familia, langile eta ikasleen artean betetzen ditugulako!

Ongi etorri denoi! Ikasturte hau ahaztezina izango delakoan, hasi gaitezen irrifarre batekin!