Albisteak

Inoiz baino ilusio handiagorekin, lanera bueltan!

Allende Salazar Herri Eskolako langileok astelehenean(irailak 2) bueltatu ginen lanera. Inoiz baino gogotsuago, eta erronka berriei aurre egiteko prest, umeen itxaron gaude. Gozatu oporren azkenengo egunetaz, eta astelehenean ikusiko dugu elkar!

Ikasle, guraso, langile, edota gernikar hori;

Iritsi da iraileko lehen astea, eta gizarteko parte handitxo batek eskolako langileok gehien gorroto dugun astea dela pentsatzen duten arren, ERRATUTA DAUDE! Beste urte batez, ilusio handiz ekin diogu ikasturte berriari; atzean utzitakoa hobetzeko asmoz, eta helburu berriei gogotsu ekinez.

Irailaren 9a—umeek eskolak hasiko dituzten eguna— ate-joka dugun honetan, eskolako langileak prestakuntza lanetan murgilduak gara: irakasleon arteko batzarrak, txoko guztiak txukuntzen, materialak prestatzen, eta abar luze bat… Den-dena helburu bakar batekin: gure ikasleek testuinguru goxoenetaz gozatu dezaten.

24-25 ikasturtea ere guztion elkarlanean oinarritutako eskola bat eraikitzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, errespetuan, laguntasunean, sormenean, edota askatasunean oinarritutako ikasturte bati hasiera emateko gogoz gaude.

Beraz, Allende Salazar Herri Eskolatik oporretako azken aste goxo bat opa dizuegu, eta astelehenean itxaroten zaituztegu! Ekin gogotsu ikasturteari!