Jantokia

Jantoki eta elikadura proiektu erreferentea daukagu Euskal Herri mailan. Jantoki eredu hau 2016an jarri genuen martxan Eusko Jaurlaritzaren proiektu pilotu baten baimenarekin.

Jantokia Gurasoek kudeatzen dugu, Zuzendaritza, hezitzaile eta sukaldariekin elkarlanean. Baserritar, agro-ingeniari, nutrizionista, sukaldari eta hainbat adituz inguratu gara proiektua garatzeko. Horrez gain, Guraso elkarteak pertsona bat kontratatu du proiektua koordinatzeko: Olate Arrate.

Gure jantoki eredua aitzindaria da euskal herri mailan. Osasuntsua, bertakoa, bidezkoa eta jasangarria da.

Helburuak:

  • Gure umeek elikagai osasuntsuak bazkaltzea.
  • Bertoko ekonomia bultzatzea eta nekazariak babestea.
  • Ingurumenarekiko errespetua.
  • Gurasoek seme-alaben elikaduran parte hartzea.

Emaitzak:

  • Elikagaien kalitatea hobetu da.
  • Umeek hobeto jaten dute.
  • Familien asebetetze maila oso altua da.
  • Esperientziak bideragarriak dira ekonomikoki eta operatiboki.
  • Eragin positiboa izan dute lehen sektorean.
  • Baserritarrek ordainsari justuak jasotzen dituzte eta euren bizitza-egoera hobetzen lagundu dugu.
  • Ingurumenarekiko errespetua duten elikagaiak kontsumitzen ditugu. Garaikoak, hurbilekoak eta kimiko gabe ekoiztutakoak.

Jantokia datuetan:

  • 700 jankide
  • 2 koordinatzaile
  • 32 Hezitzaile
  • 8 sukaldari
  • 1.500.000€-ko gastua elikagaietan 7 urtetan

Diru irabazi asmorik gabe eta bitartekaririk gabe, kalitatezko elikagaiak eskuratzeko diru gehiago gastatu dezakegu.

Tokiko ekonomia, ingurugiroarekiko errespetua eta elikadura osasuntsua dira proiektuaren helburuak.

GURE JANTOKIA HORNITZEN DUTEN EKOIZLEAK:

Josu Uruburu

Muxika • Barazkiak

Bizkaigane

Errigoiti • Esnekiak

Vanesa Valcarce

Busturia • Arraultzak

Iturbe Anaiak

Arrieta • Haragia

Asier Urionabarrenetxea

Ereño • Barazkiak

Iñigo Garin

Ajangiz • Barazkiak

Mendiondo

Gernika-Lumo • Ogia

Maka Jimenez

Errigoiti • Barazkiak

Aristieta

Ajangiz • Barazkiak

Basatxerri

Zestoa • Txerrikiak

Laneko koop

Gizaburuaga • Kontserbak