Eskolaz kanpoko ekintzak
Umeen heziketa prozesuan eskolaz kanpoko ekintzek betetzen duten papera oso garrantzitsua da. Lagun arteko giroan bizikidetza baloreak indartu eta transmisio kulturala bermatzen da. Horrekin batera, umeak talde lanean trebatzen dira eta bakoitzaren autonomian sakontzen da.
Umeek burutzen dituzten jarduerak interes pribatuen esku utzi beharrean, boluntario gisa lan egiten duen Guraso Elkarteak gidatzen du, gurasook gure seme-alaben heziketan dugun erantzukizuna gure gain hartuz
Guraso Elkarteak Eskolaz kanpoko eskaintza zabala antolatzen du. Balioetatik eta guztien partaidetzatik abiatuta
Orotara 17 jarduera desberdin ditugu: Sukaldaritza, judo, argazkilaritza, robotika, robotika aurreratua, musika ritmo, esklada yoga,dantza fazz funky, dantza txiki,pintura, antzerkia, moda birziklatua, xake, multikirolak, saskibaloia eta futbola.
Haurren kontrako biolentziari aurre egiteko protokolo bat dugu gure eskolan. Protokolo honen helburuak besteak beste hauek dira:
- Kirola eta aisialdia indarkeriarik gabeko eta tratu onean oinarritutako espazioak izan behar dira.
- Jarduerak adingabeen eskubideak eta duintasuna errespetatuz egin behar dira eta haien garapen osoa bermatuz.
- Adingabeen interes gorena lehenetsi beharko da beste edozeren gainetik. Aniztasuna errespetatzea eta inolako arrazoirengatik ez diskriminatzea.
- Ume eta nerabeak indarkeriaz ohartu eta indarkeria horren aurrean erreakziona dezaten erremintak ematea.