IGEak tokiko elikadura jasangarria, osasuntsua eta bidezkoa sustatzen du, eskolako jantokiaren proiektu aitzindari baten bidez eta gai honetan curriculum propioa izanik.
Orain arte ZER jaten den eraldatu dugu, baina orain NOLA jaten den eraldatu nahi dugu. Jantokiko orduetan hezkidetza proiektu berritzaile bat diseinatzen ari gara aditu ezberdinen laguntzarekin. Monitoreen formakuntza berezi bat, familiei aholkularitza bide ezberdinak, klase orduetan umeekin lanketa etabā¦
Guraso Elkartearen barne eta kanpo komunikazioaz arduratzen da lan talde hau. Diseinuak egin, sare sozialak kudeatu, web gunea elikatu eta behar diren komunikazio lanak burutzen ditu batzordeak.
Azken proiektuetako bi: irudi korporatiboaren aldaketa eta webgune berriaren diseinu eta programazioa.
Inklusioa eta eskolako haur guztien ongizate eta babesa xede duen lan taldea da. Bertan haurren haur, hezitzaile zein gurasoentzako jarduerak antolatzen dira, besteak beste gurasoentzako hitzaldiak, Guraso eskolak, hezitzaileentzako formakuntzan eta antzeko beste hainbat ekintza. Eskolako irakasle taldeak osatutako bizikidetza lantaldearekin ere hartu eman eta lan zuzena burutzen dugu.
Eskolak behar dituen azpiegitura aldaketak eta hobekuntzak detektatu eta hauek burutzeko beharrezkoak diren aurretiazko lanak eta eskaerak bideratzen laguntzen dio eskolako zuzendaritzari.
Umeen heziketa prozesuan eskolaz kanpoko ekintzek betetzen duten papera oso garrantzitsua da. Ekintzen eskaintza diseinatu eta kudeatzen ditu lan talde honek.
Eskolaz kanpoko 14 ekintza ezberdin eskaintzen ditugu eta 50 taldetik gora daude martxan. Eskaintza handi hau egunerokotasunean kudeatzeko koordinatzaile bat ,30 entrenatzaile, formatzaile eta monitore kontratatuak ditugu.
Eskolako familien artean Mendi irteerak egitea aspaldiko kontua da. Guraso taldetxo bat arduratzen da irteerak proposatu eta diseinatzeaz. Irteera hauek behar dituzten kudeaketak ere burutzen dituzte.
Allende Salazar ikastetxeko guraso Elkartearen kontuen kudeaketa egiten duen lan taldetxoa dugu hau. Ordainketak egin, kobruak burutu eta balantze ekonomikoak aurkezten dituzte talde honetako kideek.
Guztion lanarekin eta ilusioarekin Allende Salazar espazio hobea izatea lortuko dugu. Zuekin hobeak gara! Gure seme-alabek merezi dute. Animatu eta parte hartu!
Nola parte-hartu dezaket?
Etorri egiten ditugun asanbladatara, lantaldeetan parte-hartu, nahi duzun erara…