50 urte bete berri dituen eskola da Allende Salazar. Astiro bada ere, berrizten ari den eskola dugu gurea; berrizten estrukturalki zein pedagogikoki.
Egunerokotasunean umeek beraien sormena eta gustuak garatzeko hainbat baliabide erabiltzen ditugu: txontxongiloak egiteko panpinak, antzerkiak egiteko mozorroak, artaziak, arkatzak, margoak, balantza, abakoa, tabletak, ordenagailuak, jolasak, pilotakā¦
Baliabide horiekin egunerokotasunean lan egiteko hurrengo instalazioak ditugu:
– Txokoetan lan egiteko 37 gela: gela hauetan ikasleek Amara Berri sisteman oinarritutako jarduerak eramaten dituzte aurrera. Testuinguru desberdinetan banatuta daude gela hauek. Gela hauetako gehienak pantaila multimedia batez eta hainbat ordenagailuz hornituta daude.
– Musika gela: sormena lantzeko eta erritmoaz gozatzeko gela.
– Gorputz hezkuntza burutzeko espazioak: gorputz adierazpena eta jolas kooperatiboez gozatzeko espazioak dira hauek.
– Psikomotrizitate gela: Haur Hezkuntzako ikasleek beraien gorputza ezagutu eta esperimentatzeko espazio bikaina.
– Irrati gela: Amara Berri sistemaren oinarrietariko bat dugu hau. Bertan, ikasleek gelan egindako hainbat lani buruzko azalpenak ematen dituzte.
– Jolas-orduez gozatzeko eremu desberdinak: jolasa oinarria izanik, espazio hauek ezinbestekoak dira Allende Salazar eskolan.
– Ortua: sasoian sasoikoa erein eta hainbat elikagairen prozesua aztertzeko eremu bikaina dugu hau.