Aurkezpena

Allende Salazar eskola publikoa Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatua dago. Gernika-Lumoko eskola publiko bakarra da. Ondorioz, Gernika Lumoko biztanleriarekin duen konpromisoa eta lotura ukaezinak dira.

Gernika-Lumo memoriaren herria izanik, iragana, oraina eta etorkizuna aintzat hartzen ditugu, ikasleek horren kontzientzia izan dezaten; hezkuntza ardatz, eta baloreetan heziz. Bidezkoagoa den gizarte baten alde lan eginez, elkartasunean eta bakean oinarritutako gizarte baten alde lan eginez, auzolanean.

Ikaslea erdigunean jarri nahi duen eskola gara. Ikasle bakoitzaren ongizate emozionalean oinarrituz, bakoitzaren prozesu esanguratsuena bideratzea da gure helburua.

Eskola publiko garen heinean, biztanleria horren aniztasuna jaso, elkarbizitza landu eta gure herriko baloreak bideratzeko apustua egiten dugu.

Allende Salazar eskola komunitate erraldoi batek osatzen du; komunitate horren parte dira honako hauek: 300 familiatik gora, 745 ikasle, 80 irakasle inguru, atezaina, udaletxeko ordezkaria, 9 sukaldari, 29 jantokiko begirale eta gurekin elkarlanean aritzen diren beste hamaikatxo agente. Ikastetxeko komunitatea osatzen dugun guztiok ilusioz egiten diogu aurre haurrak hezteko erronkari.