Eskolaz kanpokoak
Robotika aurreratua
Bideojokoak, aurkezpenak eta istorioak progamatzen ikasiko dute ordenagailuen bitartez.
Argazkilaritza
Artearen bidez pentsatzen eta sentitzen dutena irudikatzen ikasiko da, irudimena eta sormena lantzen duten bitartean argazkiak egin eta osatzeko.
Multikirolak
Kirol ezberdinak probatzeko aukera izango dute gure txikiek eta hauetan lehen urratsak emango dituzte.
Saskibaloia
Lehiakortasunean baina parte-hartze baloreetan oinarritutako saskibaloiaren ikasketa prozesua lantzen dugu. Horretarako entrenatzaile talde prestatua dago gure ikastetxean.
Robotika
Ikono bisualetan oinarritutako programa informatikoak erabiliz, ikasleek robot funtzionalak sortzen ikasiko dute.
Futbola
Baloreak eta lehiakortasuna elkar hartuta, entrenatzaile talde handi eta prestatuarekin lan egiten dute gure umeek.
Xake
Gure umeek joko honen bidez joko estrategiak, diziplina, iraunkortasuna eta sormena garatu eta ideiak egituratzen ikasten dute.
Moda birziklatua
Materialen birziklapena erabiliz, norberak bere estiloa eta nortasuna garatzen ikasten dute umeek.
Musika Ritmo
Kalapitakako kideek gidatuta, umeek entzumena lantzen dute eta perkusio txikiko instrumentu desberdinekin ibiltzen dira.
Antzerki tailerra
Oihane Enbeitaren eskutik, umeek joko dramatikoaren bitartez irudimena, gorputzaren adierazkortasuna eta emozioak landuko dituzte.
Pintura
Estilo desberdinak abiapuntutzat hartuta, ikasle bakoitzak bere sormena, trebetasuna eta auto-estimua garatuko ditu, hainbat sormen prozesu eginez.
Dantza-txiki
Gure umeek koreografia desberdinak landuko dituzte, musika eta erritmoaz gozatuz eta gorputz adierazpen artistikoa hobetuz .
Dantza jazz funky
Dantza urbanoaren bitartez gorputza mugitu eta erritmoak landuko dituzte gure txikienek Ross dantza eskolaren eskutik.
Yoga
Arnasketa eta postura ezberdinen bitartez, umeek yogako oinarriak eta beraien gorputza ezagutzeko aukera izango dute.
Eskalada
Gure rokodromoan oreka eta kontzentrazioa landuko dituzte Itsas izarra elkarteko irakasleen eskutik.
Judo
Umeek beraien gorputza eta mugimenduak ezagutzeko aukera paregabea izango dute esperientzia luzea duen Loli Cal-en eskutik.