Proiektuak

Allende Salazar eskolak proiektu desberdinetan murgildua dago azken ikasturteetan. Proiektu hauek eskolaren norabidea zehazten dute eta eskola berrikuntza desberdinetan sartuta egotea ahalbidetzen dute.

Lan talde desberdinetan banatuta, irakasle zein gurasoen elkarlana eztua da, argi izanik eskola komunitatearen helburua norabide bakarrean doala: esku hartean ditugun ikasleen hezkuntza prozesua ahalik eta esanguratsuena izatea.

Proiektuak

KALITATEA HEZKUNTZAN

Kalitatea Hezkuntzan SAREAK parte-hartze esparru zabala eskaintzen du, ikastetxe bateko hezkuntza-jarduerako eremu nagusiak hobetzeko helburuarekin.

ELEANIZTASUNERANTZ

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hein handi batean hizkuntzetan oinarritzen dela jakina da. Horregatik, Allende Salazar eskolan, euskara ardatz duen sistema eleaniztuna dugu. Hizkuntza propioak eta atzerriko hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proiektua da hau.

ELKARBIZITZA

Lantalde honek eskolako eguneroko elkarbizitza zaintzeko helburuz egiten du lan. Argi dugu seguru eta gustura dauden ikasleen ikasketa prozesua askoz ere esanguratsuagoa dela. Talde honek lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak izan ditzan ikasle guztientzat, berdintasunean eta tratu onean oinarritutakoak.

AGENDA 2030

Gure eskolan urteetan zehar Eskolako Agendaren inguruan lan egin dugu eta aurten ere lan egiten ari gara. Eskolako Agendan 2005 ikasturtetik sartuta gaude. GIH-en (Garapen Iraunkorreko Helburuak) inguruan gure curriculum-arekin lan egiten dugu. Ikasturte honetan bi ikasturteko programan sartzen gara; aurten motibazioa eta diagnostikoa garatuko ditugu. Urdaibai inguruko eskolak elikadura gaia jorratuko dugu.

STEAM 24-25

Proiektuak "Eskolako ekosistema aztertzen" proiektuarekin eta antolaketa pedagogiko eta funtzionamenduarekin bat egiten du.

CURRICULUMA

Gure eskolan bultzatzen ditugun gaitasun, metodologi, eta ebaluazio ezaugarriak azaltzen dira ikasketa curriculum-ean.

BIDELAGUN

Ikasleei zuzendutako programa da. Astean 4 orduz, begiraleen laguntzaz, behar duten 5. eta 6. mailako ikasleei eskola orduez kanpo, eguerdian, oinarrizko gaitasunen garapenean hobetzen laguntzeko programa.

NORMALKUNTZA

Euskararen eta euskal kulturaren transmisioa helburu nagusietariko bat dugu Allende Salazar eskolan. Honi buruz hausnartu eta dinamikak sortzen laguntzeko lan taldea dugu, Normalkuntzarena. Hizkuntza normalkuntza programak (Ulibarri, Nolega) euskararen erabilera zabaldu eta sendotzea du helburu.

IKASTETXEAREN PROIEKTU DIGITALA (IPD)

Helburua proiektua garatzea eta irakasleen trebakuntza digitala kreditatzea da. Horretaz gain, egungo hezkuntza erronkei erantzuteko eta Amara Berri sistemaren gakoetako batzuk indartzeko plana: ikasitakoak plazaratzea, mediatekaren erabilera... Horretarako, umeek, hedabideen erabilera sistematizatu eta plataforma digital ezberdinak erabiltzen ikasten dute (gune birtuala, podcastak, classroom, web orria…).