Dokumentuak
-
Matrikula
Zure seme/alabak Allende Salazar eskola publikoan matrikulatu nahi badituzu, eremu honetan aurkituko dituzun paperak bete eta entregatu beharko dituzu. Matrikulazio garaian, zuen seme/alaba matrikulatzeko dokumentazioa eta informazioa lotura honetan aurkituko duzue.
Matrikulazioa -
Beka eskaera
Jantoki zein eskola materialerako bekak lortzeko aukera ematen du Hezkuntza Sailak. Eremu honetan aurkituko dituzu beka hauek eskatzeko bete beharreko guztiak.
Ikasketa-beka eta laguntzak -
Banku aldaketa
Zure erreziboak kobratzeko banku aldaketak egin nahi izanez gero, bete hurrengo papera. Jantokiko erabiltzaile berriek edo bankuko datuak aldatu nahi dituzten familiek bete beharrekoa, soilik. Jantokia ordaintzeko bankuko datuen inprimakia beteta eta sinatuta entregatu behar da eskolan.
Hirugarrenaren alta -
Etxera bakarrik joateko baimena
Zure seme/alaba Lehen Hezkuntzako ikaslea bada, eta eskolatik etxera bakarrik joateko baimena izatea nahi izanez gero, dokumentu hau legezko tutore guztiek beteta eta sinatuta entregatu behar da eskolan.
Baimena -
Irteera eta barnetegietarako baimena
Matrikula berriek bete beharrekoa soilik: Zuen seme/alaba CEIP ALLENDE SALAZAR HLHI ikastetxean dagoen bitartean egingo diren irteera eta barnetegietara joateko baimen hau legezko tutore guztiek beteta eta sinatuta entregatu behar da eskolan. Baimen hau indarrean egongo da ikastetxe honetan dagoen bitartean.
Irteera baimena -
Irudi baimena
2023-24 ikasturtean zuen seme/alaben irudiak kudeatzeko baimen hau legezko tutore guztiek beteta eta sinatuta entregatu behar da eskolan.
Irudi baimena