Azkenaldian X sare sozialaren inguruan sortu diren mugimenduak direla eta, hausnarketa prozesu batean murgildu da gure komunitazio taldea, eta Elon Musken sare soziala uzteko erabaki irmoa hartu dugu.
Komunitatea sortzeko, bidelagunekin harremana zaintzeko, edota zabalkundea izateko plataforma ezin hobea da X (orain arteko Twitter). Gauza politak sortzeko aukerak ematen dituen sare soziala da, eta Allende Salazarrek bertan egoteko hautua egin zuen ikasturte hasieran. Baina, gaur urtarrilak 28, hausnarketa prozesu luze baten ostean, bertatik alde egiteko erabaki irmoa hartu dugu.
Denak ez duelako balio. Elon Musk da X sare sozialaren jabea, eta orain arte gure balioekin ez zetorren pertsona bat zela sinisten bagenuen ere, azkenengo asteetako ekintzek erabaki hau hartzera eraman gaituzte. Hain zuzen ere, urtarrilaren 20an Muskek egindako agur faxistak eraman gaitu hausnarketa prozesu horretara, eta ondorioz, erabakia hartzera.
Allende Salazarrek bultzatzen dituen inklusibitatearen, errespetuaren eta historiarekiko konpromisoaren aurka doaz sare sozial horren jabearen ideiak. Hortaz, planto egiteko garaia iritzi dela uste dugu.
Inoiz baino argiago ditugu gure ideiak, eta argi izan ezazue gure bidean tinko jarraituko dugula!