Albisteak

Urte berria, helburu berdinak

Ikastetxearen 51. urteurrena beteko den urtean sartu gara, eta urteak aurrera doazen arren, lehen eguneko ilusioak bizirik dirau Gernika-Lumoko Eskola Publikoan.

 

51 urte beteko ditu aurton Allende Salazar Herri eskolak. Adinez, gora doa. Ilusioz, lanerako gogoz eta aurrera jarraitzeko asmoz ere, hazten doa. Beti ere, Allende Salazar berezi egiten duten balioei eutsiz.