Albisteak

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore gurekin izango ditugu berriz ere!

Porrotxek, Marimototsek, Pupuk eta Lorek OSTIRALA IRITSI DA! ikuskizun berria eskainiko dute Jai Alai pilotakuan, martxoaren 30an.

 

Martxoaren 30a. Egutegian gorriz markatu beharreko eguna. Izan ere, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango baititugu Jai-Alai pilotalekuan, Allende Salazarre Herri Eskolak ekarrita.

Eskolaren 50. urteurrenean Katxiporretako pailazoek emandako ikuskizun apartak izandako arrakasta ikusita, martxoaren 30an berriz elkartzeko hautua egin dugu elkarte biek. Horrela, martxoaren 30an 11:30ean hasita, OSTIRALA IRITSI DA! ikuskizuna eskainiko dute pailazoek.

Sarrerak erosteko aukera bi daude. Alde batetik, eskolako idazkaritzan egongo dira salgai -sarrerak agortu arte egongo dira eskuragarri-. Bestalde, Kutxabankeko esteka honetan eskuratzeko aukera ere dago; umeek 5 euro ordaindu beharko dute, eta helduek, 10 euro.

Jai-Alaien itxarongo zaitugu!