Albisteak

Mendi Taldeak ikasturteko balorazio positiboa egin du

Allende Salazar Eskolako Mendi Taldeak ikasturteko balorazio positiboa egin du. Hemen txangoetako argazkiak.

 

Ikasturtea bukatuta, balorazioetarako tartea iritsi da. Hala egin du Allende Salazarreko Mendi Taldeak, eta zinez gustora geratu dira urtean zehar egindako lanarekin.

Eskualdeko txoko eta mendiak ezagutzeko aukera izan dugu eskola komunitateko kideok, eta ohitura osasuntsuak ezagutzeaz gain, euskara bultzatu edota naturarekiko konpromisoa erakutsi ditugu.

Hemen uzten ditugu ikasturtean zehar egindako irteeretako argazki batzuk. Eskerrik asko, eta datorren ikasturtera arte!