Gaur hasi eta maiatzaren 25a bitartean egongo da martxan Euskaraldia. Eskolatik Ahobizi eta Belarriprest rolak zuenak egitera animatzen zaituztegu!
Bukatu dira promozio lanak, eta jadanik martxan dugu Euskaraldia. Gure hizkuntza, euskaldunon hizkuntza lau haizetara zabaltzeko ariketa soziala gaur hasi, eta maiatzaren 25a bitartean egongo da abian.
Eskolan mugimenduaren aldeko makinatxoa ariketa egin ditugu orain arte, eta hurrengo egunetan gure sare sozialetan zein webgunean zabalduko dizkizuegu.
Gainera, nola ez, Ahobizi eta Belarriprest txapak jartzeko gonbitea luzatzen dugu. Izan ere, eskolatik euskararen aldeko aldarriek etenik izaten ez badute ere, jakin badakigu gizarte mailan asko galdu dela gure hizkuntzaren erabilera, eta hori ekiditeko denok jarri behar dugu bere aletxoa.
Beraz, has gaitezen Euskaraldian eta mantendu dezagun euskara urteko 365 egunetan!