Allende Salazar eta Barrutia eskoletako 1. ziloko umeak futbol topaketan batu ziren, joan zen larunbatean. Hemen irudiak.
Joan den asteburuan, futbol topaketan elkartu ziren Allende Salazar eta Barrutia ikastetxeetako Lehenengo Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak. Lehenengo neurketetako ilusio, tentsio eta urduritasunak tarteko, irrifarreak izan ziren goizeko protagonista nagusiak. Eskola publikoetako kirol ereduaren balioetan oinarrituta, elkartasun goiza izan zen larunbatekoa. Umeen gozamen horrek ematen dio zentzua urtean zehar hezitzaileek egiten duten lan ederrari.