Kirol desberdinetako topaketak ospatu dira asteburuan zehar, Gernika-Lumon. Eskualdeko ikastetxeetako gazteak batu dira horietan, eta hemen dituzue argazkietako batzuk.
Elkarren eskutik bidaiatu duten subjektuak dira kirola eta Busturialdea. Eskualde kirolzalea eta kirolaria da gurea, eta horren adierazle dira han-hemenka ditugun eliteko kirolariak.
Telebistako fokuek argiztatzen dituzte eskualdeko izarrak. Eurek dira oihartzuna jasotzen duten protagonistak. Baina badaude eurek baino askoz garrantzitsuagoak diren artista batzuk. Bai, gure umeetaz ari gara. Orduak eta orduak pasatzen dituzten euren gustuko kirolean jokatzen. Horrela sortzen dira herrietako kuadrila asko, eta gureek ere osatuko dituzte eurenak.
Horrela ulertzen baitugu guk kirola. Lagunak egiteko tresna bezala. Noski lehiatzea eta irabaztea ere gustatzen zaigula, baina ez da inondik inora ere ez, gure lehentasun bakarra.
Asteburuan bizi izan ditugun kirol topaketek ideia horri bultzatzera gonbidatzen gaituzte. Eskualdeko ikastetxe desberdinetako umeak, denak nahastuta kirola egiten ikusteak ematen dio zentsua gure kirol ereduari.
Jarraitu daigun, beraz, harreman sendo eta osasuntsu hori sendotzen!