Domeka honetan 10:30etatik aurrera ospatuko da Batera Gara Eguna. Egun guztirako egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Ezagutu zer egiteko aukera izango duzuen.
Domeka honetan ospatuko da Gernika-Lumon ospatzen den elkartasun jaialdi handi eta bereziena. Batera Gara eguneko egitraua kaleratu dute jadanik, eta egun osoan zehar izango dira denontzako ekintzak.
Aurtongo jaialdian batutako dirua KBG sindromearekin bukatzeko lanetara bideratuko da. KBG sindromea gaixotasun arraro bat izanik, ez da oso komuna. Hala ere, Gernika-Lumon badago sindrome hori daukan umetxo bat, eta horrek bultzatuta egin da aurtongo hautua. Gaixotasun hori duten umeek zailtasunak izaten dituzte euren sistema eskeletikoan, eta normalean intelektualki ere atzerapentxoa izaten dute. Hala ere, pertsona bakoitzak bere ezaugarri desberdinak ditu, eta denek ez dute berdin jasaten gaixotasuna.
Zorionez, ez da degeneratiboa. Hala ere, sindromearen inguruko informazio asko falta da. Espainiar Estatuan ikertzaile talde batek baino ez du gaixotasuna landu, eta hori bultzatzera gonbidatzen da antolakuntzatik.
Egitaraua.
10:30etan emango zaio hasiera egunari, eta Errenteriako txistulariak eta trikitalriak arduratuko dira herriko kaleak girotu eta egunari kolore berdea emateaz. 10:45ak inguruan ohorezko aurreskua eta zintza mozketa egingo dira, KBG elkarteko lagunekin batera.
Ohikoa denez, Batera Gara egunean korrika lasterketak egiten dira. 11:00etan aterako da nagusien tropela, eta 5 kilometro egin beharko dituzte. Umeen txanda 11:45ean izango da, eta 500 metro inguru osatuko dituzte.
Izerdia botata, plan edarra izango dute txikienek. Izan ere, 12:00etatik aurrera Ehunzangoren eskutik puzgarriak izango dituzte, baita aurpegia markotzeko eta trentxa solidarioak egiteko aukera ere. Kirola egiten jarraitu nahi dutenek Herri Kiroletan aritzako aukera izango dute Sustabizi esker.
12:05 tonbola ireki, eta zozketa erraldoia egingo da, 13:00etan kontzertuei ekin orduko. Esna Gazte taldeaz gain Zazpizar erromeria ere izango da oholtzan.
Kamiseta berdea jarri, eta joan gaitezan danok Pasilekura!