Albisteak

Ireki dute matrikulazio epea!

Otsailaren 3tik 14ra bitartean egin beharko da datorren ikasturtean Allende Salazarren ikasteko matrikulazio kudeaketa. Hurrengo artikuluan erantzun ditugu kudeaketaren inguruan sortzen diren duda batzuk.

 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publikoetan matrikulatzeko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Horrela, datorren ikasturtean bere seme-alaba Allende Salazarren matrikulatu nahi duenak, otsailaren 14a baino lehen egin beharko du izen-ematea. Bertan ikasten duten familiek, Allende Salazarren jarraitu nahi badute, ez dute kudeaketarik egin beharko; gure zentroko ikasleei automatikoki ematen zaie jarraipena ikastetxean.

Gernika-Lumoko eskola publikoa ezagutu nahi duenak, gure webgunean aurki dezake informazio guztia. Halaber, hurrengo artikuluan eskolaren balioak zeintzuk diren azaltzen zaiatu gara.

Denborei dagokienez, otsailaren 3tik 14ra bitartean egin daiteke izen-ematea, eta jakinarazi dutenez, martxoaren 25an argitaratuko dituzte lehenengo behin-behineko zerrendak. Eskolan ume bat daukaten familiek lehentasuna izango dute bigarren bat matrikulatu nahi badute.

Matrikulatzeko garaian, bi aukera daude. Bata, on-line bidez egitea. Bestea, aurrez aurre aurkeztea, zure lehen aukerako ikastetxean.

Hurrengo dokumentuak aurkeztu behar dira:

– Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia edo haren gurasoak edo tutoreak agertzen diren beste egiaztagiri ofizial baliokidea.

– Aita, ama edo tutorearen NAN edo ANT fotokopia. Ez da aurkeztu behar tramitazioa on-line egiten bada eta nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak balioztatzen badu dokumentu hori.

– Eskatzailea EAEn bizi bada, eta datuak kontsultatzeko baimena ematen badio Hezkuntza Sailari, ez da beharrezkoa izango errolda-ziurtagiria aurkeztea. Bestela, udalak emandako ohiko bizilekuaren (ikaslearena, aitarena, amarena edo tutorearena) errolda kolektiboaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Hala ere, Basauri, Bermeo, Leioa, Ortuella, Mungia eta Usansolon erroldatutako eskatzaileek, eta EAEtik kanpo bizi direnek, ohiko bizilekuaren errolda kolektiboaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek, gehienez, hiru hilabeteko antzinatasuna izango du.

– EAEtik kanpo ikasten badu, egindako ikasketen ziurtagiria, gaur egun egindako maila zehaztuta.

– Ikaslea familia-harreran hartzen bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.

– Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria. Esate baterako: ezkontide ohiaren baimen-idazkia, eskaera bermatzen duen ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria).

– Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila txikiago batean onartzeko eskabidearen kasuan, egoera hori ziurtatzen duen mediku-txostena.

– Eskatzailearen gizarte- eta hezkuntza-egoerari buruzko galdetegia, zeinaren bidez zehaztuko baita, dagokion plaza-erreserbaren ondorioetarako, nork duen berariazko hezkuntza-laguntzaren premiarik, eremu horretan zaurgarritasun handiena izateagatik. Aurreko prozesu batean galdetegia jadanik bete duten pertsonen kasuan, orduan emandako erantzunak hartuko dira kontuan.

Matrikulazio prozesuaren inguruan dudaren bat izanez gero, esteka honetan dituzue zehaztasun guztiak. Hala ere, 94.403.10.69 / 94.403.10.96 telefono zenbakiak, zein arretahzbizkaia@euskadi.eus  helbide elektronikoa eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak.

Allende Salazarren inguruan galderaren bat izatekotan, deitu ezazue 94.428.78.59 zenbakira, lasai asko.