Albisteak

Ilargi Ertzilla Aranzabal, saskibaloiko Euskal Selekzioak deitua

Saskibaloiko Euskal Selekzioak Ilargi Ertzilla Aranzabal hautatu du 12 urtez azpikoen taldearekin jolasteko. Zorionak, Ilargi!

Allende Salazarreko ikasle Ilargi Ertzilla Aranzabal Euskal Selekzioarekin deitua izan da. Joan den astean Euskal Herriko txoko desberdinetako 15 neska batu ziren Euskal Selekzioaren armarripean, eta tartean izan zen Allende Salazar taldean jokatzen duen Ilargi.

Hautaketa honek ezin hobeto erakusten du laguntasunean, errespetuan eta enpatian oinarritzen den Allende Salazarren kirol ereduak lehiakortasuna ere bilatzen duela. Azkenengo urteetan, gure jokalarien hobekuntza bilatuz, martxan jarri ditugun teknifikazio saioek euren emaitzak eman dituzte.

Euskal Selekziotik jasotako dei honek Allende Salazarren martxan dugun ereduan oraindik gehiago sinistera bultzatzen gaitu. Saskibaloia, eta kirola, lehiatik askoz haratago doazelako.

Aupa zu, Ilargi!