Domeka honetan (otsailak 2), denboraldiko Herri Kirolen lehenengo topaketa ospatuko da Gernika-Lumon. Bertan parte hartzeko gonbita luzatu digute federaziotik, eta eskolatik izena ematera animatzen zaituztegu!
Tradizioak zaindu, babestu eta horiek sustatzen dituen herria da Euskal Herria. Gure historiaren parte izan diren ezaugarriek berebiziko garrantzia dute gurean, eta Allende Salazarren horiek bizirik mantentzeko ahaleginetan dihardugu. Bide horretatik, oraingo honetan Herri Kirolen aldeko apustuarekin gatorkizue, eta olatu horretara igo zaitezten animatzen dizuegu.
Izan ere, jakingo duzuen moduan, Allende Salazarreko LH 3, LH4, LH5 eta LH6. mailetako ikasleek Herri Kiroletan lehiatzeko aukeraz goza dezakete. Hain zuzen ere, domeka honetan (otsailak 2), Gernika-Lumon ospatuko da denboraldiko lehenengo topaketa, eta Herri Kirolen Federaziotik bertan parte hartzeko gonbita luzatu digute.
Momentuz, ez dugu talde bat osatzeko behar beste ikasle. Horregatik, Allende Salazarren izena behar bezala ordezkatzeko helburuari jarraituz, domeka honetako topaketan parte hartzera gonbidatzen dizuegu. Giro ederrean lagunekin lehiatzeko aukera paregabea dugu aurrez-aurre, eta orain arteko ikasleek hala baieztatuta, goiza pasatzeko aukera ezin hobea da Herri Kirolena.
Gauzak horrela, zuen seme-alabek parte hartzeko nahia erakusten badute, hurrengo estekan eman ezazue izena. Ez da ezer ordaindu beharko, eta izena emanez gero, domekako topaketan parte hartzera baino ez zarete konprometituko. Beraz, animatu itzazue umeak, izugarri ondo pasako dugu eta!
Izen-ematea: HEMEN