Albisteak

Haurreskolarako izen-emate prozesuaren inguruko kexkak

Apirilaren 22an hasi, eta maiatzaren 9an bukatuko da Haurreskolako matrikulazio epea. Apirilaren 28an, gainera, ate irekien jardunaldia ospatuko da arratsaldean.

2025-26 ikasturterako Haurreskolan izena emateko prozesua apirilaren 22an zabalduko da. Maiatzaren 9ra arte egin ahal izango da prozesua, eta aukera bi daude. Bata, on-line egitea Hezkuntza Sailaren bitartez. Bestea, aurrez-aurre egitea. Aurrz-aurreko izen-ematea apirilaren 28tim aurrera egin ahal izango da, maiatzaren 9ra arte.

Dudaren bat izanez gero, ate irekien jardunaldi bat antolatu dugu eskolatik. Apirilaren 28an izango da, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara. Gainera, 94.625.01.05 telefono zenbakira deitzeko edota allendesalazar.gernika@haurreskolak.eus helbidera idazteko aukera dago.